O.Barre Txokoa
O.Barreren online espazioa
o.barreTxokoa estudiora etorri ezin zarenean ere O.Barrek zu laguntzeko sortu da.
Astero entrenamendu berriak aurkituko dituzu nahi duzun lekutik egiteko: etxean, bidaian, asteburuan edo, besterik gabe, zure erritmoan entrenatzeko gogoa duzun egun horietan.
Saio laburragoak eta praktikoagoak dira, baina O.Barreren funtsari eusten diote: indarra, kontrola, gihar-lana eta mugimendu kontzientea.
o.barreTxokoan hainbat entrenamendu mota eta ikuspegi aurkituko dituzu (Full Body, core-a, hankak, ipurmasailak, besoak…), egun horretan landu nahi duzunaren arabera aukeratu ahal izateko.
Izan ere, guretzat O.Barre ez da amaitzen estudiotik ateratzen zarenean.
Zure erritmoan, zure espazioan
Klase bat erosten duzunean, 24 ordu dituzu egiteko: goizean, eguerdiko tarte batean edo gauean.
o.barreTxokoa komunitate bat eta mugimendua ulertzeko modu bat zurekin eramatea da, zauden lekuan zaudela.